/Basket festa

Basket festa

Uztailak 1ean Eibarko Saskibaloi Taldeak Basket Festa antolatu dugu Untzagako plazan. Bertan jokuak, gymkanak… eta hainbat saski izango ditugu. Klubaren helburua sortu berri dugun saskibaloi eskola ezagutzera ematea da, eta hortarako herriko plazan horrelako ekintza bat egitea baino hoberik ez dago.

Sariak egongo direnez, antolakuntzari laguntzeko aurretik izen ematea eskertzen dugu. Ez da derrigorrezkoa eta izena emanda ere ez da derrigorrezkoa izango bertan agertzea, baina gutxigorabeherako kalkulu bat egiten lagunduko digu. Beraz, etortzeko asmoa baduzue mesedez hemen behean zuen izena idatzi eta bidali.