/Katu Kaleren garaipen berria Arri BKL – Bideluze tabernaren aurka, 81-69 Ipuruan

Katu Kaleren garaipen berria Arri BKL – Bideluze tabernaren aurka, 81-69 Ipuruan

Etxeko taldearen garaipena lehen laurden on baten oinarritu zen eta kanpotarren erreakzio faltan, lehen laurden horren bukaeran 14 puntuz atzetik joan zirelarik. Ordutik aurrera jokoa orekatu egin zen, bai eraso bai defentsan, eta Katu Kale markagailuan aurretik joan zen atsedenaldira, 46-34.

Atsedenaldiaren ostean beasaindarren erreakzioa iritsi zen, eta 0-8ko partzial batekin bost puntura gerturatu ziren. Hala ere, Iñaki Sanchezen mutilak lasai mantendu ziren eta sei puntu errenkadan lortuta margin garrantzitsu bat lortu zuten azken laurdena jokatzea falta zelarik.

Azken laurdena ez zen ezberdina izan, bi talderen arteko berdintasuna. Kanpotarrak markagailuan gerturatzen saiatzen ziren eta etxekoak hiruko eta jaurtiketa libreetan asmatzen, distantzia mantentzen. Bukaeran 81-69 etxeko taldearentzat eta hirugarren garaipena jarraian.

Horrela, Katu Kale hiru garaipenekin geratzen da hiru partida eta gero eta hurrengo larunbatean taldeko koliderraren kontra jokatuko du, Monaco Gamon KE. 

Eibartarren partetik hurrengoek jokatu zuten: Aitor (13), Will (26), Gorka (4), Ibai (1), Arizmendiarrieta (6), Garrido (13), Unai (14), Mikel (2), Iker (2), Ibon (-), Fernando (-), Uranga (-).