/Katu Kale bakarrik geratzen da lidergoan Monaco Gamoni 52-58 irabazi eta gero

Katu Kale bakarrik geratzen da lidergoan Monaco Gamoni 52-58 irabazi eta gero

Katu Kalek beste garaipen bat lortu zuen Monaco Gamonen aurka galdu gabeko taldeen arteko partidan. Horrela, lidergoan bakarrik geratzen da eta errenteriako taldeari kolpe moral bat eman zion.

Partida motel hasi zen, izan ere Gamonek zonakako defentsa batekin hasi zuen. Eibartarrak ez ziren ondo erasotzeko gai izan eta lehen laurdenaren bukaerararte ez ziren eroso sentitu. Horrela, etxeko taldeak 11-2ko partziala sartu zion Iñaki sanchezen taldeari. Hala ere, hutsarte baten ostean Katu Kalen partziala itzuli zion Gamoni eta lehen laurden bukaeran 13-13ko berdinketarekin zeuden bi taldeak.

Bigarren zatian Gamonek taktika aldatu eta erasokor jokatu zuen, defentsa aldatuz zona eta bakarakoaren artean baina aldaketa honek ez zuen funtzionatu eta Katu Kale aurretik izan zen hirugarren lauden bukaerararte, tarte txiki batekin, 3-4 puntukoa.

Azken laurdenean errenteriarrek berriro zonakako defentsa ezarri zuten, baina talde joko, baloi mugimendu eta hirukoei esker 10 puntuko aldea lortu zuen Katu Kalek. Gamonek bukaerararte estutu zuen, baina eibartarrek ondo kontrolatu zuten partidaren bukaera eta 52-58 irabazi zuten. 

Katu Kalen hurrengoek jokatu zuten: Aitor (11), Will (12), Gorka (4), Ibon (2), Ibai (2), Arizmendiarrieta (2), Garrido (9), Unai (11), Fernando (3), Uranga (2), Mikel (-).