/Lehen garaipena etxetik kanpo TAKE Coach-en aurka

Lehen garaipena etxetik kanpo TAKE Coach-en aurka

Katu Kalek etxetik kanpoko lehen garaipena eskuratu zuen Tolosan jokaturiko partidan, Take Coach aurkari zuela. 

Etxeko taldeak hasi zuen partida aurretik markagailuan, baina 5. minuturako Iñaki Sanchezen mutilek markagailua berdindu zuten. Momentu hortatik aurrera, eta Katu Kaleren defentsa onari esker, markagailuan aurretik jarri ziren eta ez zuten abantaila hori galdu partida bukatu arte.

Lehenengo bi laurdenak oso defensiboak izan ziren eta jaurtiketetan portzentaia baxuak izan ziren. Take Coachek kantxa osoko presio bat planteatu zuen fase ezberdinetan, baina baloi batzuk berreskuratu arren, ez zuen lortu markagailuari buelta ematea. Horrela, atsedenaldira 12-25eko markagailuarekin iritsi ziren.

3. laurden hasieran presioarekin jarraitu zuten tolosarrek eta desabantaila txikitzea lortu zuten. Hala eta guztiz, Katu Kalek presio hortaz desegin zen eta hainbat saskiraketa jarraian lortu zituen, etxekoen morala txikituz eta abantaila berriro ere haundituz. Etxeko taldeak bukaeraraino presioa mantendu zuen eta dinamika berdina mantendu zen, beti ere eibartarren partetik garaipena eskura izanda. Bukaeran markagailua 49-67 Katu Kaleren alde.

Eibartarren partetik hurrengo jokalariek jokatu zuten: Aitor (14), Will (15), Gorka (7), Ibon (5), Ibai (8), Arizmendiarrieta (8), Garrido (8), Unai (2).