/Aloña Mendiren aurkako porrota Infantilen Ipuruako debutean

Aloña Mendiren aurkako porrota Infantilen Ipuruako debutean

Larunbat arratsaldean Ipuruako polikiroldegian Eibar Kia Naiacar Saskibaloiak etxean debutatu zuen Oñatiko Aloña Mendi Haundiren aurka. Oñatiarrak porrotik ezagutu gabe iritsi ziren Eibarrera, eta bai joko bai kiroltasun maila haundia erakutsi zuten. Eibartarrek, aldiz, aurreko partidekiko hobekuntza haundia erakutsi zuten, baina oraindik lan eta dibertsio haundia daukate aurretik Alex eta Aitorrek buruan duten puntura iristeko. 

Markel eta Enekok saskiratze maila ona erakutsi zuten, eta batez ere Mirenen indar eta gogoak, zeinek barne jokoa dominatu zuen jokalari haundiagoen aurka, batez ere bigarren zatian. Noski, beste taldekide guztiak eta armailak gogor ekin zuten jokatzen eta animatzen bukaerararte. Hurrengo partida Arrasaten jokatuko da. Aupa Eibar!!