/Basket Festa bertan behera utzi behar izan da

Basket Festa bertan behera utzi behar izan da

Uztailaren 1ean KA 1173 klubak Basket Festa ospatu behar zuen Eibarko Untzaga plazan baina eguraldia dela eta bertan behera utzi behar izan du. Bertan 3×3 partidak, jaurtiketa lehiaketak eta sariak banatu behar ziren, eta klubaren planetan dago beste ekitaldiren bat antolatzea saskibaloia sustatzeko eta klubaren intentzioak herriari ezagutzera emateko. Hurrengo batean izan beharko da!